JOKALARI BETERANOEN NAFARROAKO XAKE TXAPELKETA
(2021eko abenduaren 26tik 31ra)
Datak: 2021eko abenduaren 26tik 31ra. Parte hartzaileen eta Txapelketaren helburuen arabera erabakiko da txanda kopurua.
Partiden hasierako ordua: Arratsaldeko 4 eta erdietan. Goizeko 10etan ere jar daitezke txandak, jokalari kopuruak txanda gehiago aholkatuko balu.
Tokia: Iruñeko Nuevo Casino Principal (Gazteluko Plaza, 44 bis – 1. solairua).
Parte hartzaileak: 1972. urtea baino lehen jaiotakoak. 1957. urtea baino lehen jaiotakoek superbeterano moduan jokatuko dute.
Izen ematea: Nafarroako Xake Federakundearen posta elektronikoan: info@fnajedrez.com.
Izena emateko epea 2021eko abenduaren 22an, 14:00etan, amaituko da. Epez kanpo jokalariren bat onartuko balitz, bigarren txandan hasiko luke, 0 puntuz.
Prezioa: 20 euro.
Informazio gehiago erantsitako dokumentuan edota federazioko bulegoan.