AJEDREZ Hace 4 años

Donibane A garaile, Xake Azkarreko Nafarroako Taldekako Txapelketan

Donibane A garaile, Xake Azkarreko Nafarroako Taldekako Txapelketan

XAKE AZKARREKO NAFARROAKO TALDEKAKO TXAPELKETA

(2021eko abenduaren 11n, Iruñean)

 

25 minutuko partidak. Lau mahaitan neurketak. Sistema suitzarra izan zen. Iruñeko Printzearen Gotorlekua Gazte Egoitzan jokatu zen.

 

AZKENEKO SAILKAPENA

1) Donibane Kirol Elkartea A (Iruñea) – 14 puntu.

2) Oberena A (Iruñea) – 12 puntu.

3) Mikel Gurea A (Burlata) – 9 puntu.

4) Oberena B (Iruñea) – 8 puntu.

5) Donibane Kirol Elkartea B (Iruñea) – 8 puntu.

Sailkapen osoa kontsulda daiteke erantsitako dokumentuan

 

DONIBANE KIROL ELKARTEA A GARAILE, TALDE INDARTSU BATEKIN

14 taldek jokatu zuten. Kopuru polita, pandemiaren aurreko txapelketan 9 talde aritu zirela kontuan hartuta.

Donibane Kirol Elkartea A-k oso talde indartsua eraman zuen eta ez zuen ustekaberik onartu. Bera geratu zen txapeldun, 14 puntuz, 7 neurketa irabazi ondotik. Bere jokalariak hauexek izan ziren: Mikel Huerga Leache (2.503), Iñigo Martinez Martin (2.146), Jesus Carlos Sanchez Carayol (2.127), Adrian Aldave Aguado (1.991) eta Javier Lizuain Toni (1.996).

Mikel Huergak 5,5 puntu egin zituen 7 partidatan; Iñigo Martinez Martinek 6 puntu 7 partidatan; Jesus Carlos Sanchez Carayolek 2 puntu 3 partidatan; Adrian Aldave Aguadok 3,5 puntu 4 partidatan; Javier Lizuain Tonik 6 puntu 7 partidatan (bat irabazi zuen jokatu behar izan gabe).

Hirugarren txandan neurketa erabakigarria jokatu zuen Oberena A taldearen aurka. 2,5-1,5 irabazi zuten Donibanekoek.

Bigarren sailkatu zen Oberena A taldea, 12 puntuz, jokalari hauekin: Javier Habans Aguerrea, Martin Pascual Garcia, Pedro Viñal Gutierrez, Jesus Luis Aguinaga Ruiz, Andres Valentin Sempere Gomis eta Iñaki Guardado Minchinela. Javier Habans izan zen bere jokalaririk onena. Laugarren txandan irabazi zion Mikel Gurea A taldeari (3-1) eta hor ziurtatu zuen bere bigarren postua.

Mikel Gurea A taldea ere indartsua zen: Daniel Pinto Holguin, Camilo Lotero, Adrian Oroz Carrasco, Iker Fernandez Cobos eta Aitor Esparza Toni. Elo altua duten bi jokalari eta elo gutxiagoko gazte indartsuak. Txapelketan honetan, 9 puntuz, hirugarren postuarekin etsi behar izan zuten. Postu ona, baina…

Laugarren postutik hamargarrenera 7 talde sailkatu ziren, 2 puntuko aldearekin. Beraz, erdiko posturik onenak lortzeko borroka oso berdindua izan zen. Oberena B geratu zen laugarren.

2004-05eko denboralditik Donibane Kirol Elkarteak txapelketa honetan lortzen duen lehenengo titulua da.

Informazio gehiago erantsitako dokumentuan

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados