Emaitzak eta sailkapenak ikus ditzakezu erantsitako dokumentan
OHOREZKO MAILA
GROS TXAPELDUN, HAMAHIRUGARREN ALDIZ
Gros A taldeak puntu erdia behar zuen Donostian Conteneo bigarren sailkatuaren aurka, txapeldun geratzeko. Egoera aurreko lan onaren ondorioa zen. Aurreko lana biribiltzeko arazorik ez zuen izan. 3,5-0,5 irabazi zion Conteneori. Orain Bilboko taldea podiumetik kanpo geratzeko arriskua du. Beste emaitza baten menpe geratu da.
Zornotzan, podiumean sartzea zegoen jokoan. Hala ere, taldeetako jokalaririk onenak ez ziren aritu. Hutsuneak nabarmenagoak ziren kanpoko taldean eta Donibanek ordaindu zuen. 2,5-0,5 irabazi zuen Zornotzak. Lehenengo mahaian, Fernando Yañez Vargasek eta Donibaneko Javier Lizuain Tonik berdindu zuten. Bi mahaitan bizkaitarrak nagusitu ziren.
Orvinak ere bazuen aukera podiumean sartzeko, zailagoa bazuen ere. Baina Abadiñon hondoratu zen itsasontzia. Esperientziadun jokalariak jarri zituen, baina jokalaririk onenak etxean geratu ziren. Abadiñok erraz lortu zuen bere lehenengo garaipena mahaietan (3,5-0,5), nahiz eta elo gehiago zuten Ovinakoek hiru mahaitan.
ORVINA ETA DONIBANE PODIUMEAN SARTZEKO IA AUKERARIK GABE
Orvina podiumean sartzeko aukerarik gabe geratu da, baina ahalik eta ongien geratzen saiatu beharko du Grosen aurrean.
Donibanek matematikoki aukera badu, baina ia ezinezkoa. Aurkari samurragoa du bederen: San Viator. Bosgarren postua jokoan egonen da.
LEHENENGO MAILA
OBERENAK ETA SANTURTZIK AURREA HARTU DUTE
Oberena jaisteko arriskuaz jabetuta, berriz talde indartsua atera zuen; orain Egidazu/Landetxo Gasteizko taldearen aurka. Jesus De la Villak Francisco Javier Ladron de Guevara Galar garaitu zuen. Javier Habansek Aitor Arnal Iturgaitzi irabazi zion. Eihartze Buizak berdindu zuen Jose Antonio Landa Ceballosen aurka. Leyre Abrisquetak Carlos Alvarez de Arcaya gainditu zuen.
Mikel Gurea ere Santurtzira talde indartsua eramaten saiatu zen, baina 3-1 galdu zuen. Lehenengo mahaian Mikel Gureako Daniel Pintok Juan Carlos Fernandez Garciari irabazi zion. Beste mahaietan, ordea, Santurtzikoek lortu zuten garaipena: Jose Angel Besga Lopezek Odei Lerendegiren aurrean, Eneko Wu Martinek Angel Vichezen aurka eta Christian Curiel Garciak Angel Esparza Toniren aurrean.
SANTURTZI, MIKEL GUREA ETA EGIDAZU AHALEGINDUKO DIRA JAITSIERA SAIHESTEN
Datorren urtean Lehenengo Mailan 10 talde egoteko, bi taldek jaitsi behar dute. Oberenak lana erdi egina duela dirudi. Burlatan Mikel Gureak berriz norehiagoka dramatikoa biziko du. Santurtzi ere saiatuko da burua ateratzen korapilotik.