Apirilaren 30etik ekainaren 11ra bitartean, Nafarroako Banakako Txapelketa Absolutua jokatu zen Oberena Kirol Klubaren instalazioetan. torneo honetan ia ehun xake-jokalari izan ziren.
Javier Lizuain, garaile lehia handiko amaieran
Donibane Kirol Elkarteko Javier Lizuain Toni jokalariak irabazi zuen gizonezkoen norgehiagoka. Txapelketa osoan beste hiru jokalarirekin aritu zen tituluaren bila: Orvinako Javier Sevilla Subizarekin, Oberenako Aimer Del Carmen Hernandezekin eta Mikel Gureako Adrián Oroz Carrascorekin.
Berdintasuna hain handia izan zen ezen laurek sei puntuko berdinketa lortu zuten sailkapenaren buruan, eta titulua Javier Lizuainek txapelketa irabazi zuen, berdinketa hausten zuelako.
Oberenak lehendabiziko bi postuak lortu zituen emakumezkoen kategorian
Gizonezkoen kategoriako lehen laurek (5.5) baino puntu erdi gutxiagorekin, Leyre Abrisqueta Zudaire oberenistak nesken arteko garaipena lortu zuen, Amaya Alfaro Aldunate klubeko kidea eta Donibane KE-ko Naroa Erice Rubio xakelariak gaindituz; bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Oharra:
Nafarroako Xake Federazioak barkamena eskatu nahi du albiste honen berri hain berandu emateagatik eta hemendik aurrera, ahalik eta azkarren argitaratuko dira txapelketen emaitzak.
Zorionak txapeldunei!