Hurrengo ekainaren 10ean lehiatuko da Tximista Xakeko Nafarroako Taldekako Txapelketa Iruñeko Printzearen Gotorlekua Gasteentzako Egoitzan (Goroabe Kalea 36a). Dena den, tokia konfirmatu gabe dago oraindik. 16:40ean hasiko dira 5 minutuko partidak eta Suitzar sistema erabiliko da talde nahikoak badira.
Izena emateko epea ekainak 6 amaituko da arratsaldeko ordu bietan eta Nafarroako Xake Federazioan egin behar dira:
-Egoitzan bertan: Paulino Caballero Kalea 13a, 2. solairuan (Iruña)
-Telefonoz: 948 22 96 20
-Posta elektronikoz: info@fnajedrez.com
-Faxez: 848 42 78 35
-Web Orriaren bidez