AJEDREZ Hace 8 años

Erriberako xakelariek Nafarroako Azkarreko Txapelketa menderatu zuten

Erriberako xakelariek Nafarroako Azkarreko Txapelketa menderatu zuten

Ekainaren 3an , larunbatean, lehiatu zen Nafarroako Azkarreko Txapelketa Printzearen Gotorlekua gazte egoitzan. 18 xakelarik parte hartu zuten 7 txandetan eta partidek gehienez 25 minutuko iraupena izan behar zuten.

 

Zazpi txandak lehiakatu ondoren berdinduta zeuden lehenengo postuan Tuterako Santa Ana Taldekideak Ainhoa eta Íñigo Ortín eta Daniel Roldán. Gauzak horrela, berdinketa haustean, haien arteko partiden emaitzak kontuan izan behar ziren.

 

Hain zuzen ere, 3. txandan Ainhoak eta Danielek parra sinatu zuten; 6.ean Íñigok Daniel irabazi zuen; eta 7. eta azkenean, Ainhoa nagusitu zen Íñigoren aurka sailkapena argitzen.

 

Honako moduan, Ainhoa Ortínek puntu eta erdi gehitu zuen, bere nebak Íñigok puntu bat eta Daniel Roldán puntu erdia. Orden honetan osatu zen sailkapena eta Erriberara eraman zuten Nafarroako Azkarreko Txapelketako titulua.

 

Sailkapenak ikusi daitezke atxikita dagoen dokumentuan.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados