Euskadiko Taldekako Azkarreko Txapelketa lehiatu zen ekainaren 4an Bergarako Zabalotegi Dorrean eta Oberena laugarrena izan zen.
Jesus Javier Cortes Bueno, Pedro Viñal Gutierrez, Miguel Garjon Modrego eta Mariano De Pablos Fernandez xakelariek txapelketa txukuna egin zuten. Abadiño eta San Viatorretik hurbil sailkatu ziren 22,5 puntuekin. Podiumetik hiru puntura geratu ziren. Urrats bakarrera. Hala ere, Sestao Txapeldunetik nahiko urruti.
SAILKAPENA
- Sestao (Bizkaia) - 31,5 puntu.
- Abadiño (Bizkaia) - 26 puntu.
- San Viator (Gasteiz, Araba) - 25,5 puntu.
- Oberena (Iruñea, Nafarroa) - 22,5 puntu.
- Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia) - 17,5 puntu.
Datu gehiago kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.