AJEDREZ Hace 8 años

Mikel Garjon Modrego 13.a izan zen Euskadiko Tximista XXXII. Txapelketan

Mikel Garjon Modrego 13.a izan zen Euskadiko Tximista XXXII. Txapelketan

Mikel Garjon Modrego izan zen jokalari nafar bakarra Bergaran ekainak 4 ospatutako Banakako Euskadiko XXXII. Tximista Txapelketan. Oberena taldekoa da. Hala ere, urteak daramatza Bilbon bizitzen. 48 urte izanen ditu 2017ko urtearen bukaeran.

Ez zuen txapelketa onegia egin. Lau partidatan 2’5 puntu zituen (bat jokatu gabe lortuta). Hortik aurrera, zailtasunak pilatu ziren eta puntu bakarra eskuratu zuen azkeneko 6 partidatan. Teorian, Iñaki Lamikiz gainditu behar izan zuen, baina berdinketa izan zen emaitza. Gainontzeko partidak ez ziren batere errazak. Hala ere, Adrian Martinez Fernandezekin eta Aritz Abalia Patiñorekin merituzko berdinketak eskuratu zituen. Hamahirugarrena geratuta, bere ranking-a egin zuen.

Sailkapena honako moduan geratu zen:

1) David Astasio Lopez (Araba) (2.387) – 9’5 puntu.

2) Sergio Trigo Urkijo (Bizkaia) (2.403) – 8 puntu.

3) Jesus Iruzubieta Villaluenga (Bizkaia) (2.428) – 7’5 puntu.

4) Ibon Martin Echeandia (Bizkaia) (2.158) – 7 puntu.

5) Carlos Luis Pastor Pons (Araba) (2.136) – 6’5 puntu.

6) Adrian Martinez Fernandez (Bizkaia) (2.111) – 6 puntu.

7) Koldo Urbieta Gabancho (Bizkaia) (1.886) – 5’5 puntu.

8) Alain Prieto Arangure (Bizkaia) (2.266) – 5 puntu.

9) Manex Regillaga Elias (Bizkaia) (1.817) – 5 puntu.

10) Aritz Morante Rafael (Araba) (1.811) – 4’5 puntu.

11) Aritz Eder Elexpe Garcia (Bizkaia) (1.621) – 4 puntu.

12) Aritz Abalia Patiño (Gipuzkoa) (2.061) – 3’5 puntu.

13) Mikel Garjon Modrego (Nafarroa) (1.895) – 3’5 puntu.

14) Aritz Izagirre Alsua (Gipuzkoa) (1.885) – 3’5 puntu.

15) Jon Lagos Lejarraga (Bizkaia) (1.987) – 2’5 puntu.

16) Iñaki Lamiquiz Mateo (Araba) (1.595) –0’5 puntu.

17) Alejandro Ruiz Gomez (Bizkaia) (2.358) – 0 puntu.

18) Luis David Jimenez Almeida (Nafarroa) (2.291) – 0 puntu.