AJEDREZ Hace 8 años

Aramendia txikia, xakelari handia

12 urte izan arren, nafarra 5.a izan zen Emakumezkoen Euskadiko Txapelketan

Aramendia txikia, xakelari handia
12 urte izan arren, nafarra 5.a izan zen Emakumezkoen Euskadiko Txapelketan

Burlatako Mikel Gurea taldeko Carlota Aramendia Ybarrak ez zuen podiuma errepikatzerik izan txapelketa honetan. Iaz hirugarren izan zen eta aurten bosgarren. Dena den, 12 urterekin jokalari helduagoen aurka borrokatu behar izan zuela azpimarratu beharra dago.

      Gero txapeldun geratuko zen Eihartze Buiza Prietoren multzo berean egotea ez zuen mesederako izan, eloko 2.130 puntu baitu azken honek. Gizela Gaviriaren aurkako lehiak erabaki zuen Fase Finalera igarotzea ala ez. Partida garrantzitsu hori galdu zuen eta bosgarren posturako lehiatu behar izan zuen.

Orduan, bai, ongi aritu zen eta bosgarren postu hori eskuratu zuen.

 

Informazio gehiago ikusi daiteke bai atxikita dagoen dokumentuan, bai www.xake.net webgunean

📄 Documentos relacionados