Ekainaren 22tik 25era A Coruñako Padron herrian lehiakatu zen Autonomien Arteko Espainiako 14 Urtetik Azpiko Txapelketa. 12 selekziok parte hartu zuten hitzorduan eta Nafarroakoak 8. postua lortu zuen.
Iaz bezala hasierako sailkapena hobetu izan zen baina aurten, bi ikuspuntutik: Azken txanda jokatu zenez 1. Mahaian faboritoen aurka, hau da Madrilgo Selekzioaren kontra (gero txapeldunak izan zirenak), gure xakelarien emanaldi itzela erretransmititu izan zen Mundu osorako streaming-en bidez.
Nafarroako Selekzioa defendatu zutenak honako hauek izan ziren: Alexander Pedchenko, Juan Labiano, Aimar Del Carmen, Haizea Salvatierra, Leire Dorregarai eta Carlota Aramendía. Haiekin batera, Mikel Huerga arlo teknikoko burua izan zen eta Alfredo Ruizek delegatu-lanak egin zituen.
Zorionak guztiei!!