AJEDREZ Hace 8 años

Viñal ez da jaisten podiumetik

Viñal ez da jaisten podiumetik

Pedro Viñal Gutierrez Soriako Almazuel herrian jaio zen 1952. urtean. Hirugarren postua lortu zuenean oraindik 64 urte zituen, nahiz eta beste bat laster betetzekoa zuen. Urte mordoxka egin ditu dagoeneko Nafarroako hiriburuan bizitzen. Lehen Nuevo Casinoko jokalaria zen. Orain Oberena taldean dago.

Zarautzen ere ongi ezagutzen dute, azkeneko zazpi txapelketetan podiuma egin du eta: Bi aldiz garaile, hiru aldiz bigarren eta bi alditan hirugarren.

Fermin Lauroba Elizaran gipuzkoarraren aurka ziurtatu zuen hirugarren postua. 1885eko eloarekin ez zen aurkari hain erraza. Txapeldun izateko behar zuen emaitza gertatu zen lehenengo mahaian (Gerardo Fernandezek galdu zuen Francisco Javier Ladron de Guevararen aurka), baina beste emaitza batzuk behar zituen ezberdinketa sistema alde jartzeko. Beraz, azkenean hirugarren, lehenengo bi sailkatuekin berdinduta.

65 urtetik gorako mailan lehenengo jokalaria ere izan zen Pedro Viñal.

Jesus Maria Gonzalez Pabollet iruindarrak ere jokatu zuen. 2009. urtean laugarren geratu zen, baina edizio honetan hamaikagarren sailkatu da, 3’5 puntuz. Orain Bizkaiko Federazioaren lizentzia dauka.

Txapelketako sailkapen osoa ikusi daiteke atxikita dagoen dokumentuan.

📄 Documentos relacionados