AJEDREZ Hace 8 años

Antsoaingo III. Xake Txapelketa Irekia

Antsoaingo III. Xake Txapelketa Irekia
Datak: 2017ko abuztuaren 28tik irailaren 3ra.

Txapelketako partiden hasierako ordua: Arratsaldeko bost eta erdietan, astelehenetik larunbatera. Irailaren 3an (igandea), goizeko 9etan. Beraz, 7 txanda izanen dira.


Tokia: Printzearen Gotorlekua (Iruñeko Goroabe kalea, 36).


Izen ematea: Posta elektroniko honetan: ajedrezansoain@gmail.com Kuota ordainduta dagoenean, inskripzioa baieztatuko da, mezu baten bidez.


2017ko abuztuaren 27ko gauean, lehenengo txandako parekaketak argitaratuko dira www.info64.org webgunean. Ondorengo parekaketak info64-ren bidez agertuko dira.


Lokalaren edukiera dela eta, plazak mugatuak dira. Inskripzioaren ordenaren arabera onartuko dira.


Prezioak:
12 urtez gorakoentzat (2005eko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotakoentzat): 25 euro.


12 urtez azpikoentzat (2005ean edo ondoren jaiotakoentzat): 14 euro.


Antsoain Xake Klubeko jokalarientzat: 10 euro.


Izena emateko epea amaitu baino lehen ordaindu beharra dago.


Ordainketa egiteko kontua, La Caixan: ES12 2100 5209 3902 0006 0751. Izena eta deiturak adierazi beharra dago.


Ez ohiko moduan, antolatzaileek onar dezakete joko-gelan ordaintzea, lehenengo txanda hasi baino lehen.

Informazio gehiago eta palmares historikoa kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan

📄 Documentos relacionados