Pasa den igandean Printzearen Gotorlekua Residentziako areto nagusian amaitu zen abuztuaren 28tik lehiatzen ari zen Sustapen Itxiera I Txapelketa. Hitzorduan parte hartu zuten 10 jokalarik, eta haien artean bi Maisu Internazional zeuden.
Txapelketako 9 txandak lehiakatu ondoren, xakelari kubatarra Julio Javier Alonsok irabazi zuen lortutako 6,5 puntuei esker. Bere atzetik azpmiarratzekoa izan zen lehiakideen arteko berdintasuna hiru jokalarik 5,5 puntuekin bukatu baitzuten: Valentziako, José Manuel Nieves, Sestaoko Javier Marchena eta Frantziako Patrice Etchegaray. Gauzak horrela berdinketa haustea kontuan izan behar zen Nieves bigarrena bukatzen eta bizkaitarra hirugarren posizioan.
Lau nafarrek nabaritu zuten lehiakiden maila azkeneko lau posizioetan amaitzen: Txantreako Mikel Ortega izan hoberena haien artean 7. postuan, Erriberako Íñigo Ortín bere atzean geratu zen 3 puntuekin, puntu berdinak lortu zituen Alfaroko Álvaro Bayok eta iruindarraLuis David Jiménezek sailkapena itxi zuen 2 puntekin.
Txapelketa Irekiaren Arrakasta
Aldi eta toki berean ospatu zen Antsoaingo Irekia 69 lagun elkartzen 7. jardunaldietan.
Kasu honetan hoberena izan zen Valentziako EVA taldeko kidea Manises Javier Nieves. Berak irabazi zuen 6 puntuekin, Aragoiko Jorge Calvo bigarrena izan zen eta Kataluniako Maxim Ventura hirugarrena biek 5,5 puntu lortu eta berdinketa hausteari begiratu ondoren.
Nafarroako lehendabiziko xakelaria izan zen Oberenako Mariano de Pablos, 6. posizioan eta 5,5 puntu ere lortuz.
Sailkapen osoak kontsulta daitezke ondorengo estekaren bidez:
https://info64.org/i-cerrado-promocion-fna/1