AJEDREZ Hace 8 años

Otano, laugarren aldiz garaile Arrano Elkarteko XX. Txapelketan

Otano, laugarren aldiz garaile Arrano Elkarteko XX. Txapelketan

2017ko irailaren 4tik 8ra jokatu zen Arrano Elkarteko XX. Xake Txapelketa, xakelari euskaldunontzat antolatutako txapelketa.

22 jokalari aritu ziren: Mikel Gurea, Hegoalde, Gazte Berriak, Donibane Kirol Elkartea, Orvina eta Arrano Elkarteko jokalariak.

Hamaika urteren ondoren Joseba Otanok berriz irabazi zuen txapelketa hau. Horrela, palmareseko buruan jarri da, lau garaipenekin, hiru dituzten Josetxo Labairu, Adrian Leranoz eta Mikel Ortega gaindituta.

Bigarren txandan, Xabier Abaurrearekin berdindu ondoren, atzean geratu zen geroko garailea. Lau jokalari geratu ziren buruan orduan (Mikel Ochoa, Roberto Arana, Unai Vigor eta Iñaki Arrizibita). Hirugarren txandaren ondoren, Roberto Arana bakarrik geratzen zen goian, Iñaki Arrizibita garaitu eta gero.

Laugarren txandan, Roberto Aranak galdu zuen Mikel Ochoaren aurka. Horrela, azkeneko txandan txapelketa jokoan izan zuten Mikel Ochoak eta Joseba Otanok. Azken honek irabazi zuen, oso borrokatua izan zen lehian batean.

Juan Maria Rey geratu zen bigarren, atzetik aurrera eginda. Roberto Aranari nagusitu zitzaion azkeneko txandan. Hirugarren postua Mikel Ochoarentzat izan zen.

Argazkian, Iñaki Arrizibita, Joseba Otano eta Julen Arbeloa agertzen dira.

Laugarren postuan 11 urteko jokalari bat geratu zen: Julen Arbeloa Sanchez. Berarentzat izan zen 14 urtez azpiko lehenengoarentzako trofeoa.

 

Datorren urtean beste edizio bat izanen da, xakea eta euskara bultzatzeko.

📄 Documentos relacionados