AJEDREZ Hace 8 años

Orvina, berriz ere gailurrean

Orvina, berriz ere gailurrean

2017ko irailaren 2an, Uharten, larunbat goizean jokatu zen Itaroa Merkatal Gunean Orvinako XXXII. Xake Txapelketa. Hiru jokalariko taldeak izan ziren. Partidak, 5 minutukoak. Aurreko urteetan baino talde gutxiagok parte hartu zuten, ziur aski torneoz beteriko egutegiarengatik.

Orvina, berriz ere gailurrean

Borroka handia Donibane eta Orvinaren artean gertatu zen. Talde oso ona zeukan Donibanek baina Orvinaren lehiakortasuna beste behin agerian geratu zen. Bi puntu besterik ez zuen galdu Orvinak lehenengo 10 txandatan (Txantrea eta Santa Anaren aurka). Donibanek balantze berbera zuen (bi puntuak Santa Anaren aurka galduta). Beraz, beraien arteko deman erabaki zen txapelketa, azkeneko txandan. Orvinakoak hobeak izan ziren neurketa horretan eta, 2’5-0’5 nagusituta, zazpigarren aldiz erdietsi zuten torneoa.

Juan Labiano Hernandez, Cristian Atipov Hadzhiev eta Aimer Del Carmen Hernandez jokalariek oso talde gaztea osatu zuten Oberenan. Hala ere, laugarren postua eskuratuta, laugarren saria eraman zuten.

Argazkian, Orvinako Sergio Navarrete Delgado, Gonzalo Mombiela Martinez, Pablo Urriza Iricibar eta Iñaki Rebole Arbea.

Informazio gehiago atxikita dagoen dokumentuan.

📄 Documentos relacionados