Antsoaingo Xake Txapelketa Irekiko III. edizioa kalitate handikoa izan zen. Jokalarien mailak aurrekoena gainditu zuen. Abuztuaren 28tik irailaren 3ra Printzearen Gotorlekuan jokatua izan zen eta Antsoaingo Xake Klubak antolatu zuen Nafarroako Xake Federazioarekin batera.
Kondizio hauetan jokalari nafarrek aukera gutxi izan zuten saria irabazteko. Valentziako Javier Nieves Cabanes izan zen onena. Azken aurreko txandan eloko 2.182ko Carlos Rojano Alfonso gainditu zuen eta batez ere horretan oinarritu zuen bere garaipena. Azkeneko partidan Maxim Ventura Boletekin berdindu zuen.
Lehenengo nafarra Mariano De Pablo Fernandez izan zen. Oso postu ona lortu zuen: Seigarrena, bigarrenarekin puntuz berdinduta. Azkeneko hiru partidak irabazi zituen eta, horri esker, eloan 28’80 puntu irabazi zituen.
Sailkapena eta txapelketako informazio interesgarria kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan eta info64.org webgunearen bitartez.