Eguna: 2017ko urriaren 7an.
Txapelketan erabiliko den sistema:
Suitzar sistema erabiliko da, horretarako nahiko talde badira. Talde gutxi baldin bada, Liga sistema erabiliko da. Multzoen bidez ere antola daiteke, beste sistemetarako talde gutxi edo asko baldin badira.
Ordutegia:
Goizeko 10etan hasita, goizez eta arratsaldez. Arratsaldez, lau eta erdietan hasiko da bosgarren txanda. Zazpi txanda izanen dira. Noski, hau suitzar sistema erabiltzen bada.
Tokia:
Ziur aski, Iruñeko Printzearen Gotorlekua Gazteentzako Egoitza (Goroabe kalea, 36), baina erabaki gabe dago.
Partiden iraupena: 25 minutu.
Salneurria: 20 euro gehi beste 20 euro fidantza moduan.
Inskripzioa: Epea 2017ko urriaren 3an amaituko da (asteartea da), arratsaldeko ordu bietan.
Nafarroako Xake Federakundean egin behar da (Iruñeko Kirol Etxean, Paulino Caballero, 13 – 2, Iruñea). Telefonoa: 948 22 96 20.
Posta elektronikoz ere egin daiteke, helbide honetan: “info@fnajedrez.com”. Edo faxez: 848 42 78 35.
Baita Nafarroako Xake Federakundearen web orrian jarritako bitarteko informatikoen bidez ere.
Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan.