LUIS DAVID JIMENEZ ALMEIDA, GARAIEZINA
Iraila oso hilabete emankorra izan zen Luis David Jimenez Almeidarentzat. Irailaren 9an Ezcaray Hiribildua II. Xake Torneoa irabazi zuen, irailaren 16an Bergara Hiribildua Nazioarteko Xake Torneoa eta irailaren 23an Tuterako torneo hau. Azkeneko bi torneo hauetan Mikel Huerga Leache Nazioarteko Maisua atzean utzi du, gainera. 22 urte ditu eta Donibane Kirol Elkarteko xakelaria da.
Tuterako informazio guztia kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan.