AJEDREZ Hace 8 años

Mikel Gurea txapelunorde 18 Urtez Azpiko Euskadiko Taldekako Txapelketan

Mikel Gurea txapelunorde 18 Urtez Azpiko Euskadiko Taldekako Txapelketan

Oso jardun ona bete zuen Mikel Gurea talde burlatarrak irailaren 30ean Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean jokatutako txapelketan. 0-4 Sestaori, 4-0 Santurtziri eta 3’5-0’5 Martintxori, horren erakusgarri. Bigarren txandan, ordea, beste oilarraren aurka (Grosen aurka) 2’5-1’5 galdu zuen. Mahaiz mahai puntu gehiago pilatu zuen Mikel Gureak, baina puntuak neurketen emaitzen arabera biltzen ziren eta ez partidaz partida. Txapeldunordea izatearekin etsi behar izan zuen Mikel Gureak.

Odei Lerendegui Lasak 3 puntu egin zituen lehenengo mahaian; bigarrenean, Manex Regillaga Eliasek 3’5; hirugarrenean, Alex Pedchenkok 2’5; laugarrenean, Oier Lacruz Ochoak 4 puntu.

Argazkia: Mikel Gurea taldearen Facebookeko profilekoa

📄 Documentos relacionados