AJEDREZ Hace 8 años

NXF-ko entrenamendu tematikoa

NXF-ko entrenamendu tematikoa

NXF-ko entrenamendu tematikoa
NXF-ko entrenamendu tematikoa

Duela 8 urtetatik, Nafarroako Federazioko egoitzan helduentzako entrenamenduak ematen dira. Lehen Roi Reinaldok eta azken urtetan Jesus de la Villak bideratu dituzte.Ikastaroen helburua da gazte promozio programetaz kanpo geratzen siren helduei tokia eta formakuntza zerbitzua eskaintzea.

Formakuntza honen eskaera handitzen ez denez, eta ia ia parte-hartzaile berdinek jarraitzen dutenez, Nafarroako feretauei orokorrean zuzendutako interesgarriagoa eta aldi berean askoz dinamikoagoa izan daiteken beste alternatiba proposatzen da.

Hau da saio batzuk diseinatzea gai zehatzek elkartuak (normalean, gai estrategikoak izango dira). Hauek finkatutako iraupena izango dute (hilabetekoa edo bi hilekoa) eta horrela federatu bakoitza gehiago interesatzen zaion saiora apuntatu daiteke.

Lehenengo saio tematikoa:

Garrantzi handiko gaia aukeratu da posizioetan aurreratzearen aldetik: ahuleriak nola detektatu eta aprobetxatu.

 

1. saioa: Azaroak 8 (asteazkena) 19:15etik 20:45era.  

 

2. saioa: Azaroak 15 (asteazkena) 19:15etik 20:45era.  

 

3. saioa: Azaroak 22 (asteazkena) 19:15etik 20:45era.  

 

4. saioa: Azaroak 29 (asteazkena) 19:15etik 20:45era.  

 

Prezio osoa: 35 euro.

 

Roi Reinaldok zuzenduko ditu saio hauek. Hala ere, asmoa da entrenatzaileen zerrenda handitzea eta denbora nahikoarekin iragarriko dira.

Saioei Chessbaseko formatuko materialak erantsiko zaizkie ariketak eta partidak barne. 

Modu berean aztertzen ari da Nafarroako Liga bukatu ondoren entrenamendu hauek larunbatetako goizetan izatea.

Sesio bakoitzak gutxienez 5 inskripzio izan beharko ditu aurrera ateratzeko. 

 

Izena emateko azken eguna: Azaroak 2.