Txapelketa hauek jokatu ziren 2017ko irailaren 25etik azaroaren 1era, Iruñeko Dormitaleria kaleko Ajedrez Xake Kafean. Bost minutuko partiden torneoa izan zen bat, bi itzuliko liga moduan; eta 30 minutukoa bestea, itzuli bakarreko Ligan. Guztira, 12 xakelari bildu ziren.
Antonio Lisarri Tomas bi torneotako garailea izan zen, Axel Roviralta Montero bi torneotako txapeldunordea, Luis Lobato 5 minutuko txapelketako hirugarrena eta Joseba Otano Villanueva 30 minutuko txapelketako hirugarrena.
Bi torneoetan nagusitu ondoren, garbi geratu da zein izan den xakelaririk onena Xake Kafeko I. Xake Torneoetan: Antonio Lisarri Tomas. Nahiz eta azkeneko egunean gaixorik egon, bere legea ezarri zuen. Lunch batekin amaitu zuten Torneoek. Baita Xake Kafeak ere, zoritxarrez itxi egin zelako torneoen bukaerarekin batera.
Jokalariek adostu behar zuten haien artean noiz jokatu. Horrek erraztu beharrean, zaildu egiten du mota honetako torneoen bilakaera. Hala ere, partida mordo bat jokatu zen eta xake giroa arnastu zen.
Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan.