AJEDREZ Hace 8 años

Nafarroako Xake osoa Paz de Ziganda ikastolan

Nafarroako Xake osoa Paz de Ziganda ikastolan

Nafarroako Xake osoa Paz de Ziganda ikastolan
Nafarroako Xake osoa Paz de Ziganda ikastolan

Nafarroako Xake osoa Paz de Ziganda ikastolan

2017Ko Azaroaren 25ean (larunbata)

 

Larunbat honetan Paz de Zigada ikastolako jantokietan 09:30etik eskola zirkuituko azken txapelketa lehiatuko da. Antsoain Xake Taldeak antolatutako txapelketaren emaitzak izan ondoren, Itxiera festa ospatuko da eta guztientzako sariak eta opariak izanen dira. 

Arratsaldeko hiruretan Mikel Lasarteren motozerraz egindako emanaldia hasiko da eta berak sortuko ditu Nafarroako txapeldunek jasoko dituzten trofeoak. Hori bai, arratsaldean ere ezagutuko ditugu nortzuk izango diren altxatuko dituztenak txapelketako azken txanda lehiatuko baita. Ikusiko dugu ea Orvina Xake Taldea,  egungo txapelduna eta faboritoa izanen den, edo ez. Puntu bakar eskaseko abantaila izanda, seguraski emozio handiko arratsaldea izango dela.

 

Nafarroako Xake Federazioak eta Paz de Ziganda ikastolak xakea maite eta praktikatzen duten pertsona guztiak gonbidatu nahi dituzte intentsitate handiko eta osoko jardunaldi honetara. 

 

9:30etik 14:00etara. - Eskola Txapelketa eta Zirkuitu Itxiera.

16:30etik 20:30era. – Taldekako Nafarroako Absolutu Txapelketako Amaiera.

11:00etatik 17:00etara. - Guztientzako aisialdiko eta jolas-jarduerak.

📸 Más imágenes