Aritz Idiazabal garaile, Mikel Huergaren aurretik
Xakelari nafarren jarduna nahiko ona izan zen torneo honetan. Bi ziren eta lehenengo bi postuetan amaitu zuten. Mikel Huerga lehenengo zerrendaburua zen, baina Aritz Idiazabal zazpigarrena zen. Beraz, balantzea ona izan zen.
Ez hain ona Mikel Huergarentzat. Beretzat nolabait porrota izan zen bigarren postua. Alejandro Francoren aurka galdu zuen azkeneko partida eta txapelketa ere bai, taldekide duen Aritz Idiazabalentzat izan bazen ere. Iaz Mikel Huergak irabazi zuen torneo hau.
Aritz Idiazabal Troyasek 25 urte ditu, Antsoain Xake Klubean jokatzen du eta xakean gehiago murgiltzeko akuilu izanen du garaipen hau.
Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan.