AJEDREZ Hace 8 años

Eguberriko VI. Xake Txapelketa

Eguberriko VI. Xake Txapelketa

Datak: 2017ko abenduaren 26, 27, 28, 29, 30 eta 31n.

Partiden hasierako ordua: Arratsaldeko 5etan. Larunbat goizeko 10etan ere izanen da partida bat. Azkena ez da arratsaldean izanen, igande goizeko 10etan baizik.

Tokia: Erabaki gabe dago.

Izen ematea:  

- Nafarroako Xake Federakundean (Paulino Caballero, 13 – 2, 31.002, Iruñea). Telefonoa: 948 22 96 20. Faxa: 848 427 835. Posta elektronikoa: “info@fnajedrez.com”.

- Federakundearen webgunean (http://www.fnajedrez.com) argitaratzen diren moduen bidez ere egin daiteke.

Epea 2017ko abenduaren 21ean, 14:00etan, amaituko da. Osteguna da. Epez kanpo jokalariren bat onartuko balitz, bigarren txandan hasiko luke, 0 puntuz.

2017ko abenduaren 22an ranking-a argitaratuko da.

Prezioak:

- 18 urtez gorakoentzat (2000ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotakoentzat): 20 euro.

- 18, 16, 14 eta 12 urtez azpikoentzat (2008ko urtarrilaren 1a baino lehen jaiotakoentzat): 15 euro.

- 10 eta 8 urtez azpikoentzat (2008an edo ondoren jaiotakoentzat): 10 euro.

Izena emateko epea amaitu baino lehen ordaindu beharra dago.

Nafarroako Xake Federakundearen kontu korronteak: 

    • Sabadell Bankua: ES04 0081 4363 09 0001031904.

    • La Caixa: ES07 2100 3693 22 2200027214.

Ordaindu izanaren agiria Federaziora bidaltzea eskertzekoa izanen litzateke.

Joko sistema: 

- Suitzarra, 7 txandatan.

- 60 minutu izanen dira partida osorako, gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.

 

Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan

📄 Documentos relacionados