AJEDREZ Hace 8 años

Mikel Huerga garaile Sestaoko Nazioarteko XXXI. Torneoan

Mikel Huerga garaile Sestaoko Nazioarteko XXXI. Torneoan

Mikel Huerga Leache, berriro garaipenen ildoan

Mikel Huerga Leachek laster 28 urte beteko ditu. Iruñekoa da. 2012an Euskadiko banakako txapeldun geratu zen. Nazioarteko Maisua da. Antsoaingo Xake Klubean jokatzen du.

Hirugarren zerrendaburua zen. Lehenengo biekin (Salvador Del Rio eta David Lariño) berdindu zuen eta gainontzekoak gaindituta txapela eraman zuen. Azkeneko txandan Alain Prieto garaitu zuen, partida erabakigarrian.

Azken boladan, Luis David Jimenez eta Aritz Idiazabal nafarren azpitik geratzea egokitu zaio, hainbat torneotan. Arantza kendu du eta bere eloa paseatzera atera du. Orain 2.460 punturekin, bere sabai historikora hurbilda da (2.463).

XXXIII. torneoaren informazioa:http://chess-results.com/tnr306942.aspx?lan=1&art=1&rd=7&turdet=YES&wi=821


📄 Documentos relacionados