AJEDREZ Hace 8 años

Oier Lacruz, garaile Sakanako XVIII. Xake Txapelketan

Oier Lacruz, garaile Sakanako XVIII. Xake Txapelketan

Abenduaren 16an Arbizuko kanpinean lehiatu zen tradizio handiko Sakanako Xake Txapelketa. XVIII. edizio honetan Cesareo Arrese-Igor zen faborito nagusia baina Juan Sanciñenaren aurka galdu ondoren, Orvinako jokalaria izan zen buruan jarri zena. 

 

Bazkaldu aurretik berdindu zuen Joseba Otanoren aurka, menperatua izan zuen partidan, eta hortik aurrera hasi zen beherantz egiten. 

 

Arratsaldean, Oier Lacruz nagusitu zen. Sanciñena eta Joseba Otano menperatuta, partida baten faltan ia berea zuen garaipena. Gauzak horrela, Lacruz txapeldun, Cesareo Arrese-Igor txapeldunorde eta Sanciñena hirugarren izan ziren.

 

Saski ugari banatu ziren: Lehenengo 10 sailkatuentzat eta Sakanako lehenengoarentzat. Victor Barriga Rabanal izan zen Sakanako onena. Oier Lacruz Ochoa garailearentzat izan zen saskirik onena. Beste sarituak hauexek izan ziren: Juan Sanciñena Arpide, Cesareo Arrese-Igor Sanchez, Joseba Otano Villanueva, Mikel Ochoa Aldaz, Koldo Flores Lazkoz, Javier Lasa Garcia, Adolfo Ruiz Anton, Cesar Razkin Igoa eta Jesus Maria Oyaga Valencia.

 

Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan. Oier Lacruz Ochoa argazkiko hirugarrena da.

📄 Documentos relacionados