AJEDREZ Hace 8 años

Orvinak eta Oberenak gailurrean amaitu dute urtea

Orvinak eta Oberenak gailurrean amaitu dute urtea

Azaroaren 25ean Paz de Ziganda Ikastolan lehiatua izan zen Taldekako absolutu kategoriako Nafarroako Xake Txapelketako azken txanda.

KRONIKA

Ez ohiko txapelketa izan zen. Hasieran Orvina A eta Donibane Kirol Elkartea A taldeen artean espero zen titulurako borroka. Lehenengo txandan jokatu zuten elkarren artean eta Donibanekoak nagusitu ziren (4’5-3’5).

Orvinarentzat urte zaila zirudien, baina Donibanek berehalaxe galdu zuen indarra eta bosgarren geratu zen amaieran.

Antsoain A igo berriak, ordea, suziri azkarra zirudien. Laugarren txandaren hasieran, Orvinak baino 2’5 puntu gehiago zituen. Gainera, 3-5 nagusitu zitzaion, abantaila 4’5 puntura areagotuta. Hiru txanden falta Ligak ustekabehandia izanen zuela zirudien.

Errazen zuenean, ordea, Antsoain hasi zen galtzen. Orvina, aurreko denboraldietan baino indar gutxiagoz, gai izan zen aldea jaten eta txapeldun moduan bukatzeko, betiko bere irabazle sena beste behin erakutsita. Bitartean, Antsoain laugarren posturaino jaitsi zen.

Oberena bigarren geratu zen, Orvinatik hiru puntura. Aspaldi ez zebilen hain goian. Saria: Berriz Euskal Liga jokatzeko aukera. Hala ere, 2019ra arte ez du itxaron beharko. 2018an arituko da hor, Donibane B-k iazko denboraldian lortutako postuari uko egin diolako.

Mikel Gurearen lana jaitsiera saihestea zen. Hau da, Runa atzean uztea. Benetako orduan, ia lehiarik ez zen izan eta Burlatako taldeak maila galdu zuen.

Gauzak horrela, Orvina A Xake Taldeak Ohorezko Mailako titulua berrestea lortu zuen. Oberenak bigarren postuan eta Santa Ana S.XXI hirugarrenean bete zuten podiuma.

Lehenengo eta Bigarren Mailan Oberena Klubako taldeak nagusitu ziren.

📸 Más imágenes

📄 Documentos relacionados