Urtarrilaren 20tik martxoaren 3ra gure xakelariek Banakako Nafarroako Xake Txapelketan lehiatuko dute hasiera faseko partidak jokatuz.
Partidak arratsaldeko lauretan hasiko dira eta tokia oraindik erabaki gabe dago.
Izena emateko epea irekita dago urtarrilaren 16ko 16:00ak arte eta inskripzioak egin daitezke Nafarroako Xake Federazioan bertan (Paulino Caballero k., 13, 2. pisua, 31002 Iruñea), 948 22 96 20 telefonoaren bitartez, Faxez 848 427 835 zenbakian, info@fnajedrez.com posta elektronikoaren bidez edo Federazioko webgune honetan.
FIDE eloko (eduki ezean, FEDA eloko) 1.750 puntu baino gutxiagoko jokalariek joka dezakete. 2018ko urtarrilaren 1eko zerrenda da kontuan hartuko dena. Hasierako Fasean sailkatutako hamabostek ere joka dezakete.
Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan eta araudia, esteka honen bitartez