AJEDREZ Hace 8 años

Javier Cinza, garaile Federazioko Gabonetako Txapelketan

Javier Cinza, garaile Federazioko Gabonetako Txapelketan

Orvina taldekideak eta hasierako rankingeko 1.k pronostikoa bete zuen Gabonetako Txapelketa, 2017. urteko azken torneo ofiziala, irabaziz.  

 

Abenduaren 26tik 31era Etxabakoitz KKE-ko instalazioetan 49 jokalarik jokatu zuten Gabonetako Txapelketa. Joku erritmoa 60 segundukoa gehi 30 segundu mugimendu bakoitzerako izan zen eta 7 txanda lehiatu ziren. Aurtengo nobedade nagusia izan zen sari-banaketan Federazioak lortu zituen kategoriaren arabera pertsonalizatutako eta Nafar produktuz osatutako 5 Gabonetako saski oparoak.

 

Javier Cinza faboritoa zen ELO FIDEko hasierako sailkapenarengatik. Hala ere, nahiz eta txapelketa galdu egin gabe bukatu (2 berdinketa), laguntza izan zuen sailkapeneko buruan. Alegia, Javier Lizuainek, 18 Urte Azpiko kategoriako lehenak ere 6 puntu lortu baitzituen. Txapelketako araudiari dagokionez, emaitza partikularrak balio handiagoa izan zuen eta Txantreako xakelariak garaipen finala lortu zuen aurre-azkeneko txandan Donibaneko jubenila irabazteagatik. Martin Pascual Oberena taldekidea, hirugarrena izan zen. 

 

Sailkapen finala eta Txapelketaren garapena kontsulta daitezke esteka honen bitartez.

 

Hoberenak honako hauek izan ziren:

 

Txapelketako txapelduna: Javier Cinza

Beteranuen kategoriako hoberen sailkatua: Joseba Otano

Emakumezkoen kategoriako hoberen sailkatua: Carlota Aramendía

18 Urte Azpiko kategoriako hoberen sailkatua: Javier Lizuáin

12 Urte Azpiko kategoriako hoberen sailkatua: Ekain Galarza

 

Egun hauetan jokoan dago Nafarroako Beteranuen Txapelketa (Urtarrilaren 2tik 7ra). (Parekatzeak)

Laster: NKJetako 12, 14 eta 16 Urte Azpiko Aurreko (Urtarrilak 21 eta 28).