Nafar xakearen familiak bere solidaritatea erakutsi zuen berriro asteburu honetan Sarrigurengo Joakin Lizarraga ikastetxean ospatutako ADEMNA ongintzako III. Txapelketan. Xakelariei eta torneoa bolondres antolatu dutenei esker, 120 xakelari baino gehiago elkartu ziren igandean eta inskripzioengatik bildutako diru guztiak ADEMNAren programa ezberdinei lagunduko die. Elkarte honek esklerosi anikoitza duten pertsonen alde lan egiten du bere bizi kalitatea hobetzeko asmoz.
Nahiz eta nafar xakearen solidaritatea garailea izan, kategoria bakoitzeko txapeldunak honako hauek izan ziren:
8 Urte Azpiko 1.a: Daniel Ainciondo (Jesuitas)
10 Urte Azpiko 1.a: Unax Senosiain (Orvina)
12 Urte Azpiko 1.a: Paula Iribas (Oberena)
14 Urte Azpiko 1.a: Martin Pascual (Oberena)
Gazte kategoriako 1.a: Alex Pedchenko (Mikel Gurea)
1800 puntu baino gutxiago dituen 1.a: Adolfo Ruiz (Orvina)
1. Beteranua: José Manuel López Orois (San Juan)
3. Sailkatua: Patxi Moreno (Hondarribia-Marlaxka)
Txapeldunordea: MF Mikel Ortega (Orvina)
Txapelduna: MI Unai Garbisu (Orvina)
Zorionak eta mila esker guztiei!
Argazia: ADEMNA