Urtarrilaren 2tik 7ra lehiatu zen Roquetaseko 29. Ireki Internazionala non 25 herritako 170 xakelarik parte hartu zuten.
Haien artean, Nafarroako Xake Federazioko kideak egon ziren, guztiek 18 urte baino gutxiagokoak izanda: Alvaro Bayo, Javier Habans eta Ortín anaiak, Iñigo y Ainhoa. Azken bi hauek federazioko Errendimendu Handiko programako kideak dira.
Ainhoak lortutako 100. posizioa historikoa izan zen orokorrean Xake Nafarrarentzat, eta berari pertsonalki FIDE Maisua (Woman Fide Master) bihurtu zelako. Txapelketa honetan irabazitako 77 puntuei esker, 2100 ELO punturen kopurua gainditu zuen (Elo puntuek kirol honetako xakelarien trebetasuna neurtzen dute) eta Maisu Internazionalaren titulua berea da jada.
Beste nafarren emaitzak honako hauek izan ziren: Alvaro Bayo (18 Urte Azpikoa) 44.a izan zen, Iñigo Ortin (16 Urte Azpikoa) 74.a eta Javier Habans (10 Urte Azpikoa) 135.a
Davit Jojua Maisu Nagusi georgiarrak irabazi zuen ospa handiko txapelket hau. Moldaviako Dimitry Svetushkin txapeldunordea izan zen eta Rodrigo Vasquez txiletarra 3.a.
Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan.
Argazkiak: Oberena Xake Atala