Aurtengo Euskal Ligako edizioa asteburu honetatik martxoaren 10era abiatuko da bi kategorietan.
Ohorezko Mailan nafarren 1. jardunaldiko aurkariak honako hauek izango dira:
- Santa Ana Siglo XXI (Tutera) – Batalla (Irun)
- Abadiño (Bizkaia) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea)
- Calasanz (Gasteiz) – Orvina A (Iruñea)
Talde parte hartzaileak: 10. Azkeneko bi sailkatuak Euskal Ligako Lehenengo Mailara jaitsiko dira. Orvina A hirugarren postuan sailkatu zen 2017. urtean eta Donibane Kirol Elkartea laugarren. Santa Ana Siglo XXI, 2017an Lehenengo Mailan lehenengo postuan sailkatuta, Ohorezko Mailara igo zen.
Lehenengo Mailan, gure ordezkarien topaketa honako hauek izango dira:
- Danubio (Miranda Ebro) – Orvina B (Iruñea)
- Zuri Baltza (Bilbo) – Oberena (Iruñea)
Talde parte hartzaileak: 10. Azkeneko lau sailkatuak Lurraldeetako Txapelketetara jaitsiko dira. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Txapelketetatik talde bana igoko da 2019an Taldekako Euskal Ligako Lehenengo Mailan jokatzeko.
Orvina B bosgarren geratu zen 2017an. Iruñeko Oberena taldeak 2016-17ko denboraldian jokatutako Nafarroako Taldekako Txapelketan lortu zuen aurten Lehenengo Mailan parte hartzeko eskubidea, hirugarren geratu baitzen (Donibane Kirol Elkartea bigarren geratu zen, baina uko egin dio B taldea ateratzeari). Esan dugun moduan 2017an, Tuterako Santa Ana Siglo XXI taldea txapelduna izan zen.
Palmares historikoa kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan.
ZORTE ON GUZTIEI!