AJEDREZ Hace 8 años

Talde nafarrek zorte ezberdina izan zuten Euskal Ligako estreinaldian

Talde nafarrek zorte ezberdina izan zuten Euskal Ligako estreinaldian

Nafar taldeek albiste onak eta txarrak protagonizatu dituzte Euskal Ligako 1. txandan.

 

Ohorezko Maila

 

Gehiago espero zen Santa Ana taldetik, baina Batallak talde handia dela erakutsi zuen eta 0’5-3’5 irabazi.

Donibane oso ongi aritu zen Abadiñon eta 0’5-3’5 irabazi zuen. Orvina are gogorrago izan zen Gasteizen eta lau puntuak atera zituen Calasanzen aurka (0-4).

Momentuz, hirugarren posturako borroka dirudi Orvina eta Donibarena. Santa Ana, agian, jaitsiera saihesteko lehian ibiliko da.

Urtarrilaren 20ko 2. jardunaldian talde nafarren arteko lehenengo derbia izango dugu: Orvina – Santa Ana. Tuterarrak hasiera txarra zuzentzen saiatuko dira.

Donibanek Calasanzen aurka sailkapeneko lehenengo postua har dezake, baina fin aritu beharko du, arerio txikirik ez baitago Euskal Ligan.


Lehenengo Maila


Oberena eta Orvina B galtzen hasi dira, gehiago espero zen arren. Berdintasun handia aurreikusten da Lehenengo Mailan eta lana badute hemendik aurrera bi talde nafarrek. Orvina B-ren aurrerapausoa larriagoa dirudi (3’5-0’5 Danubioren aurka), Oberenaren arerioa, Zuri Baltza, jaitsi berria eta sendoa den taldea baita (2,5-1,5).

Orvina B Portugaleteren aurka puntuak pilatzen hasi beharko du, jaitsieraren mamua uxatzeko. Oberenak Danubio liderra hartuko du. Hala ere, Oberenakoak faborito ageri dira.


Emaitza osoak eta sailkapenak kontsulta daitezke atxikita dagoen dokumentuan.




📄 Documentos relacionados