AJEDREZ Hace 8 años

Oberenako belaunaldi berriaren garaia

Oberenako belaunaldi berriaren garaia

Abenduko Taldekako Nafarroako Xake Azkarreko Txapelketan Oberenako belaunaldi berriaren baieztapena argi geratu zen. Izena emandako helduek gutxi jokatu zuten eta gaztetxoek protagonismo ia osoa hartu zuten. Oso ongi hartu ere, erraz nagusitu baitziren, nahiz eta lehenengo txandan Mariano De Pablos ez agertzeak puntu batzuk galarazi zigorraren ondorioz.

 

Batez ere Juan Labiano Hernandez, Martin Pascual Garcia eta Leyre Abrisqueta Zudaire nabarmendu ziren talde txapeldunean.

 

Argazkian: Aimer Del Carmen Hernandez, Martin Pascual Garcia, Leyre Abrisqueta Zudaire, Pedro Viñal Gutierrez, Juan Labiano Hernandez, Miguel Navarro Cia eta jertse gorriaz Javier Habans Aguerrea, talde txapelduneko jokalariak.

 

Antsoainek ez zuen bere talderik onena eraman. Jokalari beteranoek osatu zuten taldea. Ongi erantzun zuten eta 19 puntu bildu ondoren bigarren postua eskuratu zuten. Axel Roviralta Montero eta Jose Zaratiegui Cardesa izan ziren bere xakelaririk onenak.

 

Donibane Kirol Elkarteak ere bajak zituen, baina jokalari batzuek aitortutako bermea bazuten. Azkenean, hirugarren postua. Puntuak berdin banatu zuten haien artean (launa), Iñigo Martinez Lizardik 2’5 besterik lortu ez bazuen ere.

 

Arrano Elkartea nolabaiteko ustekabea izan zen. Laugarren postuan geratu zen, bigarren postutik puntu batera. Loria ia ukitu zuen, nahiz eta azkenean podiumetik kanpo geratu.

 

Atxikitako dokumentuan Taldekako Nafarroako Xake Azkarreko Txapelketako zenbakiak eta historia kontsulta daitezke.

📄 Documentos relacionados