AJEDREZ Hace 8 años

Lerendeguiren jauzi handia ELOan

Lerendeguiren jauzi handia ELOan

Odei Lerendegui Lasak 18 urte ditu, jaiotzez Iruñekoa da eta Burlatako Mikel Gurea taldean jokatzen du.

 

Pasa den abenduan oso torneo ona jokatu zuen Benidormeko "Bali Hotel Handia" Nazioarteko XVI Txapelketan. 16. postuan zegoen ranking-ean eta bigarren amaitu zuen, 95’60 puntu irabazita FIDE eloan.

 

Porrot bakarra torneoko garailearen aurka egin zuen, seigarren txandan. Berdinketa zortzigarren txandan izan zen, azkeneko sailkapeneko hirugarren sailkatuaren aurka. Gainontzeko zortzi partidak irabazi zituen.

 

18 urtez azpiko lehenengo jokalaria izan zen. Horri esker, 1.400 euro poltsikoratu zituen.

 

Aurretik, maiatzean, Kantabriako Pielagosen jokatutako Antonio Robinet Torneoan hirugarren geratu zen. Beraz, garai gozoan aurkitzen da Odei Lerendegui gaztea.

 

Argazkian, Odei pieza zuriak zuzentzen.

Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan.

📄 Documentos relacionados