Federazioko Errendimendu Handiko Eskolako kideak sasoian urte berriaren hasieran
Manisesen eta Roquetas de Mar-ren argi geratu zen etorkizun handiko xakelari hauek ez dutela erritmoarik galdu nahi. Urtarrilaren 2tik 7ra Nafarroako Xake Federazioko Errendimendu Handiko Eskolako Erriberako kideek txapelketa bana lehiatu zuten mediterraneo aldera. Alde batetik, Daniel Roldan FIDE Maisua gonbidatua izan zen Manises Iriko V Txapelketa Itxitara. Maila handiko txapelketa denez, seguraski balio zaiola esperientzia irabazteko. Santa Anako xakelariak itzuli bateko liga jokatu zuen guztiek guztien kontra. Ranking-eko azken posiziotik hasi zen eta berak baino 200 puntu ELO gehiago dituzten jokalarien aurka lehiakatu behar izan zuen. Esperientzia gogorra bezain erakargarria. Txapelketako garapena ikusi.
Beste aldetik, aurreikusita zegon moduan, Ortin anaiak Roquetasera bidaiatu zuten hiriko XXIX. Ireki Internazionalean par hartzeko. Haiekin batera, Nafarroako Xake Federaxioko Jesus de la Villa Maisu Handi teknikaria joan zen. Emaitza azpimarratzekoak lortu zituzten. Batez ere Ainhoak, WFM titulua (Woman Fide Master) eskuratu baitzuen. Bai berak bai Iñigok ELO puntu dexente eraman zituzten Tuterara haien maletetan. Alvaro Bayo (Donibane) Fide Maisuak eta Javier Habansek (Oberena) hasierako postuak hobetu zituzten ere bai. Emaitza guztiak ikusi.
• Jokoan:
- Banakako Nafarroako Txapelketako Aurreko Fasea (Larunbatetan urtarrilaren 20tik martxoaren 3ra).
- Nafarroako Kirol Jokoetako Aurreko Fasea 12, 14 eta 16 urte azkpiko kategorietan (Urtarrilak 21 eta 28).
•Laister:
Nafarroako Kirol Jokoetako 8 eta 10 urte azpiko kategorian parte hartzeko inskripzioa itxiko da: Urtarrilak 30.
•Ohar informatiboa:
Nafarroako Xake Federazioa Twitter-ren: @NavarraAjedrez