Emakumezkoen eta Gizonezkoen benjamin kategorietako finalerdiak Cascanteko Kultur Etxean lehiatu ziren
Otsailaren 18an (igandea) libre zeuden Fase Finaleko azken 4 plazak lehiatuak izan ziren Cascanten. Aurreko informazioetan adierazi genuen moduan, aurreko txandan finalista erdiak zuzenean sailkatu ziren. Aste Santuko azken partiduetarako tokia hartu zuten azken xakelariak ondorengo hauek izan ziren:
Gizonezkoen 8 urte azpiko kategoria: Eki Sueskun (Rotxapea), Jorge Suescun (Mikel Gurea), Andoni Navarro (Sta. Ana) eta Mateo Gomez (Sta. Ana)
Emakumezkoen 8 urte azpiko kategoria: Oihane Apesteguia (Antsoain), Bidane Urbiola (Oberena), Leire Munarriz (Sta. Ana) eta Ione Catalan (Sta. Ana).
Gizonezkoen 10 urte azpiko kategoria: Iker Andres (Sta. Ana), Unax Senosiain (Orvina), Aimar Urbiola (Oberena) eta Juan Burgui (Peralta).
Emakumezkoen 10 urte azpiko kategoria: Maria Labiano (Oberena), Irati Perez (Oberena), June Ojer (Antsoain) eta Julia Izu (Dindaia),
Txapelketetako garapena kontsulta daiteke ondorengo esteken bitartez:
Gizonezkoen 8 urte azpiko kategoriako finalerdiak
Emakumezkoen 8 urte azpiko kategoriako finalerdiak
Gizonezkoen 10 urte azpiko kategoriako finalerdiak
Emakumezkoen 10 urte azpiko kategoriako finalerdiak
8 urteko azpiko neskek jardunaldiko momentu politenak protagonizatu zituzten. Kategoria hau aurtengo Kirol Jokoetako nobedadea da eta parte-hartzaileek argi utzi zuten xakean, lehiakatzearen aparte, lagun berriak eta barre handiak egin ahal direla
Nafarroako Kirol Jokoetako lehiaketa berreskuratuko da Printzearen Harresi Gazte Egoitzan martxoaren 4an non 12, 14 eta 16 urte azpiko xakelariek Taldekako Txapelketa lehiatuko dute.
• Jokoan:
- Banakako Nafarroako Txapelketako Aurreko Fasea (Larunbatetan urtarrilaren 20tik martxoaren 10era).
• Ohar informatiboa:
Nafarroako Xake Federazioa Twitterren: @NavarraAjedrez