OHOREZKO MAILA
2018-02-17: SEIGARREN TXANDA
- Altzaga/Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia) (5’5) – Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) (4’5): 1’5-2’5.
- Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (4’5) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (12’5): 1-3.
- Batalla (Irun, Gipuzkoa) (12) – Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (16’5): 0’5-3’5.
- Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (16’5) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (10): 4-0.
- Gros Xake Taldea (Donostia, Gipuzkoa) (13) – Abadiño (Bizkaia) (5): 2’5-1’5.
SAILKAPENA
1) Sestao Bizkaialde A (Bizkaia) – 20’5 puntu.
2) Orvina A (Iruñea, Nafarroa) – 20 puntu.
3) Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 15’5 puntu.
4) Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 15’5 puntu.
5) Batalla (Irun, Gipuzkoa) – 12’5 puntu.
6) Calasanz (Gasteiz, Araba) – 10 puntu.
7) Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) – 7 puntu.
8) Altzaga/Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia) – 7 puntu.
9) Abadiño (Bizkaia) – 6’5 puntu.
10) Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 5’5 puntu.
ORVINAK LIDERGOA GALDU DU BAINA HORTXE DAGO
Mikel Ortegak eta Pablo Urrizak ez zuten hutsik egin eta garaipen garrantzitsuak lortu zituzen Ivan Muñoz Perez eta Antxon Serrasen aurka. Unai Garbisu ere gai izan zen Carlos Cruz-Lopez Claret garaitzeko. Talde txapeldun baten jarduna izan zen, Sergio Navarretek berdinketa besterik lortu ez bazuen ere.
Hala ere, Sestaok ez zuen barkatu eta 4-0 irabazita bakarrik geratu da lidergoan. Calasanzek baja batzuk izan zituen eta lana erraztu zion. Dena den, borrokak aurrera segitzen du.
Donibanek ere egun ona izan zuen eta 1-3ko garaipena ekarri zuen Aretxabaletatik. Sailkapenean kili-kolo utzi zuen bertako taldea, baina hori ez da Donibanekoen ardura. Grosen aurretik geratzea da oraingo kezka.
Santa Anak lehia erabakigarria zuen Santurtzin Altzaga/Itsas Zaldunak taldearen aurka. Jaitsieraren mamua gainean, talde lehiakorra eta fidagarria eraman zuen. 1’5-2’5 irabazi zuen. Pena izan zen Ainhoa Ortinek Xabier Barbazanen aurka galtzea. Dena den, hemendik aurrera egutegia alde izanen du Santa Anak.
2018-02-24: ZAZPIGARREN TXANDA
- Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) (7) – Abadiño (Bizkaia) (6’5).
- Calasanz (Gasteiz, Araba) (10) – Gros Xake Taldea (Donostia, Gipuzkoa) (15’5).
- Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (20) – Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (20’5).
- Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (15’5) – Batalla (Irun, Gipuzkoa) (12’5).
- Altzaga/Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia) (7) – Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (5’5).
ORVINA – SESTAO LEHIA, GAILURREAN
Txapelketaren amaiera gertu dago eta talde nafarrek neurketa garrantzitsuak izanen dituzte. Bakoitzak bere helburua du eta arerio zuzenen aurka arituko dira.
Orvina – Sestao lehiak nafarren begiradak soilik ez, Euskal Herri osokoenak erakarriko ditu. Lehenengo aldiz, tituluarengatik borrokan dabil Orvina. Ez da faboritoa, baina agian errepikatuko ez den egoera aurrez aurre izateak akuilu moduan joka dezake, ehuneko ehunean edo gehiago aritzeko.
Donibane – Batalla neurketak hirugarren postua izanen du begi bistan. Grosek kezka gehiago eragiten du. Batalla orain hiru puntura dago. Dena den, hiruren arteko borroka da, podiumean sartzeko.
Azkenik, Santa Anak Abadiño jasoko du, jaitsiera hurbil izanik. Berdinketa baleko emaitza izan daiteke; zer erranik ez, garaipena, estua izanik ere.
Informazio gehiago: http://www.xake.net/2018-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_18/2018-PD_Alineaciones%20y%20sedes.html eta http://www.xake.net/2018-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_18/2018-DH_inicio.html webguneetan.
LEHENENGO MAILA
2018-02-17: SEIGARREN TXANDA
- Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (11’5) – Portugalete (Bizkaia) (11): 3-1.
- Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) (10) – Oberena (Iruñea, Nafarroa) (10): 2-2.
- Zarautz (Gipuzkoa) (9’5) – Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (8): 2’5-1’5.
- Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (8’5) – Danubio (Miranda Ebro) (11’5): 2-2.7
- Easo (Donostia, Gipuzkoa) (11) – Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (9): 3’5-0’5.
SAILKAPENA
1) Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) – 14’5 puntu.
2) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 14’5 puntu.
3) Danubio (Miranda Ebro) – 13’5 puntu.
4) Zarautz (Gipuzkoa) – 12 puntu.
5) Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 12 puntu.
6) Portugalete (Bizkaia) – 12 puntu.
7) Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) – 12 puntu.
8) Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 10’5 puntu.
9) Orvina B (Iruñea, Nafarroa) – 9’5 puntu.
10) Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 9’5 puntu.
OBERENAK EUTSI DIO ERRONKARI; ORVINAK, ORDEA, BERRIZ ATZERA
Jesus Javier Cortes Bueno eta Jose Miguel Ugalde Ezkurra jokalari fidagarriak dira, baina elitekoa da Euskal Liga eta euren mailako aurkariak zituzten aurrean. Galdu egin zuten eta Oberenaren sailkapena zaildu dute. Aurelio Vila eta Pedro Viñalen emaitzak azpimarratzekoak izan ziren, partida errazak ez ziren eta. 2-2 Urnietan eta etorkizuna ez dauka zehaztuta Oberenak. Igo daiteke (egutegia aldeko du), baina jaitsi ere bai gauzak okertzen bazaizkio.
Orvina B, ordea, ezin da igo, Arautegiak ahalbidetzen ez duelako. Baita igotzetik oso urrun dagoelako ere. Oberenak 0-4 sartu zionetik larri dabil, huts egiteko tarte gutxirekin. Horrexegatik, Zarautzen 2’5-1’5 galdu izanak garesti ordain dezake. Arerio zuzena zen.
Gustavo Jimenenezek berdinketa besterik ez zuen lortu. Jakina, bere maila badu Francisco Javier Ladron de Guevarak. Gonzalo Mombiela eta Javier Cinzaren porrotek min gehiago egin zioten Orvinari. Batez ere, Gonzalo Mombielarena, eloko 156 puntu gehiago zuelako. Egoi Hernandorenak mantendu du Orvina borrokan, erraz ez badu ere.
2018-02-24: ZAZPIGARREN TXANDA
- Portugalete (Bizkaia) (12) – Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (9’5).
- Danubio (Miranda Ebro) (13’5) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (14’5).
- Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (9’5) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (10’5).
- Oberena (Iruñea, Nafarroa) (12) – Zarautz (Gipuzkoa) (12).
- Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (14’5) – Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) (12).
OBERENA, LASAITASUNAREN BILA; ORVINA B, HIL ALA BIZI
Oberenak Zarautzen bisita jasoko du. Azken boladan ongi aritu dira zarauztarrak eta behetik gora dabiltza. Hala ere, 12 puntuz berdinduta daude bi taldeak eta edozein gauza gerta daiteke. Agian, Oberena zertxobait gainetik dago.
Orvina B-k Conteneo jasoko du. Puntu bat gehiago besterik ez du Bilboko taldeak. Dena den, serio hartu du mantentzearena eta talde hau ere behetik gora dabil. Cristobal Limeres fitxatu dute, taldea indartzeko asmoz. Orvina B-k kolpea eman beharra dauka, ordea. 3-1 behingoz irabaztea, alegia.
Informazio gehiago: http://www.xake.net/2018-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_18/2018-PD_Alineaciones%20y%20sedes.html eta http://www.xake.net/2018-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_18/2018-PD_inicio.html webguneetan.
2018-02-17.
Iturria: Euskal Xake Federakuntza.