AJEDREZ Hace 8 años

Banakako Xake Txapelketa Absolutuko Fase Finaletik gertu

Banakako Xake Txapelketa Absolutuko Fase Finaletik gertu

Leyre Abrisqueta Maisugai gazteak sailkapena autoritatez lideratzen du. Ruben Mari irabazi eta gero iparralde zonaldeko sailkapeneko buruan dago bakarrik 5 partidak irabazi dituelako. 2 txanda falta direnean bere atzean ez dago ezer erabakita. Aurreko faseko azken bi kapituluak Printzearen Harresi Gazte Egoitzan izango dira. 

 

Hegoalde zonaldeko lehiaketa promesa gaztez lepo dago eta lehia handia Finaleko sarreren banaketak lehia handia izango du. Santanero Xake taldeko gazte guztiak torneo itzela protagonizatzen ari dira. Zorionak guztiei!

 

Lourdes Hiritar-Zentroan lehiatuko da hurrengo txanda eta lehendabiziko lau maihaiek begirada guztiak jaso dituzte finalerako protagonistak azken momentuan zehaztuko baitira. Lehenengo mahaian Pablo Fuertesek eta Ivan Romanoren arteko duelua jokatuko da eta biek 5 puntu dituzte. Biek posizioak indarrez markatzen dituztenez emozioa ziurtatuta dago. Bigarren eszenatokiko protagonistek ere puntu berdinak dituzte. Alegia, 4.5. Horregatik, Iker Andresen eta Mikel Santosen arteko Bardeetako derbya hunkigarria izango da. Hirugarren dueluko xakelariek 4 puntu dituzte, eta orain arte Angel Fuentesek eta Maialen Navarrok erakutsitako kontzentrazioak maila handiko partida iragartzen du. Azkenik, Alejandro Fuentesek (4 puntu) Javier Alegria (3.5) izango du aurrean laugarren mahaian eta galduz gero, haietariko bat Finaletik kanpo gera daiteke. Argi dago txanda honetan berdineketek porrotaren balioa izan dezaketela.

 

Zorte on guztiei!