AJEDREZ Hace 8 años

Euskal Ligako 7. txanda: Emaitzak eta Sailkapenak

Euskal Ligako 7. txanda: Emaitzak eta Sailkapenak

OHOREZKO MAILA

 

2018-02-24: ZAZPIGARREN TXANDA

 

- Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) (7) – Abadiño (Bizkaia) (6’5): 3-1.

- Calasanz (Gasteiz, Araba) (10) – Gros Xake Taldea (Donostia, Gipuzkoa) (15’5): 2-2.

- Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (20) – Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (20’5): 1’5-2’5.

- Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (15’5) – Batalla (Irun, Gipuzkoa) (12’5): 2’5-1’5.

- Altzaga/Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia) (7) – Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (5’5): 2-2.

 

SAILKAPENA

 

1) Sestao Bizkaialde A (Bizkaia) – 23 puntu.

2) Orvina A (Iruñea, Nafarroa) – 21’5 puntu.

     3) Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 18 puntu.

     4) Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 17’5 puntu.

     5) Batalla (Irun, Gipuzkoa) – 14 puntu.

     6) Calasanz (Gasteiz, Araba) – 12 puntu.

     7) Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) – 10 puntu.

     8) Altzaga/Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia) – 9 puntu.

     9) Abadiño (Bizkaia) – 7’5 puntu.

     10) Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 7’5 puntu.

 

ORVINAK GALDU ZUEN SESTAOREN AURKA; DONIBANE ETA SANTA ANARENTZAT, ORDEA, EGUN ONA

 

Sergio Navarretek galdu zuen Javier Marchenaren aurka eta hein batean titulurako Orvinaren asmoak zapuztu. Unai Garbisuk, Mikel Ortegak eta Pablo Urrizak merituzko berdinketak lortu zituzten Gabriel Del Rio, Jesus Iruzubieta eta Mario Gomezen aurka, baina orain aldea 1’5 puntukoa da Sestaoren alde. Borrokak, hala ere, aurrera segituko du.

 

Donibanek Batalla garaitu zuen: 2’5-1’5. Hirugarren posturako borrokatik kanpo utzi du Irungo taldea. Gros da podiumean sartzeko aurkaria, orain. Roi Reinaldo eta Jesus Sanchez Carayol izan ziren garaipena lortu zutenak Donibanen.

 

Santa Anak mailari eustea ia ziurtatu zuen, Abadiño 3-1 garaituta. Daniel Roldan, David Garrido eta Ainhoa Ortin izan ziren Santa Anako garaileak. Lehenengo mahaian, Daniel Roldan Marquesek 2.363ko eloa duen Rodrigo Sarralde Osua gainditu zuen. Berriz ere bere mailaren berri ematen Tuterakoa.

 

2018-03-03: ZORTZIGARREN TXANDA

 

- Arrasate/Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) (7’5) – Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) (10).

- Batalla (Irun, Gipuzkoa) (14) – Altzaga/Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia) (9).

- Sestao Bizkaialde (Bizkaia) (23) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (18).

- Gros Xake Taldea (Donostia, Gipuzkoa) (17’5) – Orvina A (Iruñea, Nafarroa) (21’5).

- Abadiño (Bizkaia) (7’5) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (12).

 

ORVINAK EMAITZA ONA BEHAR DU GROSEN ETA DONIBANEREN LAGUNTZA SESTAON

 

Grosen aurka jokatuko du Orvinak. Aurkari zaila, baina azkeneko txandetan taldea osatzeko arazoekin ibili dena. Beraz, aukera ona izan daiteke Grosi irabazteko. Gertatzekotan, Orvina Donibaneren mepe geratuko da. Hauek Sestaon dute lehia eta gogoz saiatuko dira hirugarren postuari heltzeko.

 

Santa Anak Amorebietan du partida Arrasate/Arlutz-en aurka. Maila ziurtatzeko neurketa dirudi, baina oso motibatutako taldea izanen dute aurrez aurre, jaitsiera saihesteko emaitza ona behar baitu.

 

Informazio gehiago: http://www.xake.net/2018-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_18/2018-PD_Alineaciones%20y%20sedes.html eta http://www.xake.net/2018-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_18/2018-DH_inicio.html  webguneetan.

 

LEHENENGO MAILA

 

2018-02-24: ZAZPIGARREN TXANDA

 

- Portugalete (Bizkaia) (12) – Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (9’5): 0’5-3’5.

- Danubio (Miranda Ebro) (13’5) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (14’5): 1’5-2’5.

- Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (9’5) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (10’5): 1’5-2’5.

- Oberena (Iruñea, Nafarroa) (12) – Zarautz (Gipuzkoa) (12): 3-1.

- Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (14’5) – Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) (12): 2’5-1’5.

 

SAILKAPENA

 

    1) Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) – 17 puntu.

     2) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 17 puntu.

     3) Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 15 puntu.

     4) Danubio (Miranda Ebro) – 15 puntu.

     5) Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) – 13’5 puntu.

     6) Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 13 puntu.

    7) Zarautz (Gipuzkoa) – 13 puntu.

     8) Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 13 puntu.

     9) Portugalete (Bizkaia) – 12’5 puntu.

     10) Orvina B (Iruñea, Nafarroa) – 11 puntu.

 

OBERENA, GORA; ORVINA B, BEHERA

 

Oberenak Zarautzen ibilbide ona moztu zuen. 3-1eko emaitzak talde baten patua erabaki zuen: Oberena igotzeko borrokatuko da; Zarautz ez jaisteko.

 

Daniel Zamarbidek eta Aurelio Vilak eman zioten garaipena Oberenari. Jose Miguel Ezkurdiak eta Pedro Viñalek berdinketa lortu zuten. Egia erran, elo gehiago izanik handiagoa izan zitekeen Oberenaren abantaila, baina beti zaila da irabaztea.

 

Orvina B-k garaipena behar zuen Conteneoren aurka, baina 1’5-2’5 galdu zuen. Ez zen erraza neurketa. Elo gehiago zuten Bilbokoek, gutxigatik bazen ere. Azkenean Ignacio Ascasiok eta Egoi Hernandorenak galdu zuten ete errekara jo zuen taldeak. Gonzalo Mombielak puntua lortu zuen 2.181eko Iñaki Arnaez Gilen aurka, baina Javier Cinzak berdinketa besterik ez zuen lortu Santiago Sanz Castilloren aurka. Merituzko berdinketa, baina ez nahikoa porrota saihesteko.

 

Orvina B ez dago jaitsita, baina mirariren antzeko bat behar du, erreakzio indartsua. Matematikoki oraindik hori egiterik badago.

 

2018-03-03: ZORTZIGARREN TXANDA

 

- Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) (13’5) – Portugalete (Bizkaia) (12’5).

- Zarautz (Gipuzkoa) (13) – Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) (17).

- Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (13) – Oberena (Iruñea, Nafarroa) (15).

- Easo (Donostia, Gipuzkoa) (17) – Orvina B (Iruñea, Nafarroa) (11).

- Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) (13) – Danubio (Miranda Ebro) (15).

 

OBERENAK BESTE JAUZI BAT EMAN DEZAKE; ORVINA B-RENTZAT, ERREAKZIONATZEKO AZKEN AUKERA

 

Oberenak Conteneori eginen dio bisita. Azeleragailua zapaltzen ari da talde bilbotarra, jaitsiera saihesteko. Partidak patxadaz mahaietan erabakitzen dira eta Oberenak erakus dezake igotzeko hautagaia dela. Ikusiko dugu zer gertatzen den!

 

Easok Orvina B jasoko du. Igotzea du jopuntuan talde donostiarrak. Orvina B-k, ordea, garaipen argia behar du. Erreakzionatzeko azken aukera izanen da.

 

Informazio gehiago: http://www.xake.net/2018-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_18/2018-PD_Alineaciones%20y%20sedes.html eta http://www.xake.net/2018-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_18/2018-PD_inicio.html  webguneetan.

 

2018-02-24.

Iturria: Euskal Xake Federakuntza.

📄 Documentos relacionados