AJEDREZ Hace 8 años

Nafarroako Banakako Xake Txapelketako Fase Finala gozatzeko prest

Nafarroako Banakako Xake Txapelketako Fase Finala gozatzeko prest

Aurreko fasea bukatu da jada eta gure xakilariek hurrengo data dute buruan: apirilak 14. Fase Finaleko hasiera data da eta guztiek Nafarroako Banakako Xake Txapelketako titulua lortzeko jokatuko dute.

 

USTEKABE GUTXI HASIERAKO FASEAN

Iparaldeko eremuan, Jesus Maria Oyaga Valencia, Ruben Marin Salvador eta David Astrain Juangarcia izan dira Fase Finalerako plazarik lortu ez duten faboritoak. Euren ordez, Diego Moral Barragan, Iñaki Guardado Minchinela eta Carlos Bejines Lopez sartu dira.

Leyre Abrisqueta Zudairek txapelketa menderatu du. Azkeneko partida galdu arren, lehenengo postuan bukatu du. 13 urte besterik ez ditu edo betetzear da. Beraz, garaipen handia berea.

Hegoaldeko eremuan, Pablo Fuertes Cirauqui nagusitu da, 11 urterekin (dagoeneko bete baditu).

Iker Andres Iñiguezek ez du lortu sailkatzea. Bere ordez, Mikel Santos Usua sartu da.

Ondorioa hauxe atera daiteke: Faborito gehienek lortu dute aurrera egitea.

 

Hasiera faseko sailkapenak eta Fase Finaleko zehaztasunak kontsulta daitezke atxikita dauden dokumentuetan.

📄 Documentos relacionados