Nafarroako Xake Federakundearen eta Euskal Xake Federakuntzaren arteko Lurralde Akordio berria indarrean dago. Aurrekoa 1995eko ekainaren 24an sinatu zen.
Lurralde Akordio berria 2018ko otsailaren 25ean sinatu zen Deban. Testu hori gaztelaniaz zegoenez, euskarazko bertsioa gero egin zen eta 2018ko apirilaren 8an sinatu zen Iruñean.
Aurretik Nafarroako Xake Federakundeko Asanbladak eta Euskal Xake Federakuntzako Asanbladak oniritzia eman zioten testuari.
Zein da mamia?
LEHENENGOA.- Federazioarteko Batzordea sortu da bi Federazioen artean. Bere eginkizun nagusia izanen da Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko eta Nafarroako xakelariekin antolatzen diren txapelketak antolatzea. Baita lau lurraldeetarako edozein xake jarduera antolatzea ere.
BIGARRENA.- Asanblada, Zuzendaritza Batzordea eta Lurraldearteko Batzordea izanen ditu Federazioarteko Batzordeak. Eraginkortasunarengatik Euskal Xake Federakuntzako Asanblada, Zuzendaritza Batzordea eta Lurraldearteko Batzordea biltzen direnean, aldi berean bilduko dira hauek. Arrazoi berarengatik lehendakaria izanen da Euskal Xake Federakuntzakoa.
HIRUGARRENA.- Hauteskundeen bidez aukeratuko dira Nafarroako ordezkariak Federazioarteko Batzordeko Asanbladarako.
LAUGARRENA.- Lau lurraldeetan dauden federatuak eta Nafarroan daudenak kontuan harturik, Nafarroako ordezkari kopurua erabakiko da, bai Asanbladarako, bai Txapelketetarako.
BOSGARRENA.- Txapelketetako gastuak eta etekinak partekatuko dituzte bi Federazioek. Parte hartzaile guztiek aukera berberak izanen dituzte Espainiako Txapelketerako sailkatzeko. Nafarroako Xake Txapelketak ezin dira data berberetan jarri.
SEIGARRENA.- Lau lurraldeetako xakelariekin osatuko da Euskal eloa.
ZAZPIGARRENA.- Sortutako Araudi guztia gaztelaniaz eta euskaraz idatziko da.
Protokolo osoa ikusi
2018-04-16.
Iturria: Nafarroako Xake Federakundea.