AJEDREZ Hace 7 años

Ekainak 2 lehiatuko da Xake Azkarreko Nafarroako Banakako Txapelketa

Ekainak 2 lehiatuko da Xake Azkarreko Nafarroako Banakako Txapelketa

Eguna: 2018ko ekainaren 2an, goizez eta arratsaldez (goizeko 10etan eta arratsaldeko 16:30ean hasita).

 

Tokia: Printzearen Gotorlekua izeneko egoitzan (Goroabe kalea 36, Iruñea).

 

Denbora: 25 minutuko zortzi partida izanen dira.

 

Izen ematea: Epea 2018ko maiatzaren 29an (arratsaldeko ordu bietan) itxiko da. Asteartea da.

 

Nafarroako Xake Federakundean egin behar da (Iruñeko Kirol Etxean, Paulino Caballero, 13 – 2, Iruñea). Telefonoa: 948 22 96 20.

 

Posta elektronikoz ere egin daiteke, helbide honetan: “info@fnajedrez.com”. Edo faxez: 848 42 78 35.

 

Baita ere Nafarroako Xake Federakundearen web orrian jarritako bitarteko informatikoen bidez.

 

Epez kanpo jokalari bat onartzen bada, bigarren txandan hasiko da 0 puntuz.

 

Salneurria: Helduentzat, 10 euro; 18 urtez azpikoentzat (2000. urtean edo ondoren jaiotakoentzat), 5 euro.

 

Izena emateko epea itxi baino lehen ordaindu beharra dago. Bestela, jokalaria kanporatua izan daiteke.

 

Nafarroako Xake Federakundeak bi kontu korronte ditu:

 

    • Sabadell Bankuan, ES04 0081 4363 09 0001031904.

    • La Caixan, ES07 2100 3693 22 2200027214.

 

Atxikita dagoen dokumentuan informazio gehiago kontsulta daiteke, baita lehiaketen atalean ere.

📄 Documentos relacionados