AJEDREZ Hace 7 años

Taldekako Nafarroako Tximista Txapelketa

Taldekako Nafarroako Tximista Txapelketa

Eguna: 2018ko ekainaren 9an.

 

Txapelketan erabiliko den sistema: Suitzar sistema erabiliko da, horretarako nahiko talde badira. Talde gutxi baldin bada, Liga sistema erabiliko da. Multzoen bidez ere antola daiteke, beste sistemetarako talde gutxi edo asko baldin badira.

 

Tokia: Iruñeko Printzearen Gotorlekua Gazteentzako Egoitza (Goroabe kalea, 36).

 

Hasiera: Arratsaldeko 4ak eta 40 minututan.

 

Partiden iraupena: 5 minutu.

 

Salneurria: 20 euro gehi beste 20 euro fidantza moduan.

 

Izena emateko epea itxi baino lehen ordaindu beharra dago. Bestela, taldea kanporatua izan daiteke.

 

Nafarroako Xake Federakundeak bi kontu korronte ditu:

 

    • Sabadell Bankuan, ES04 0081 4363 09 0001031904.

    • La Caixan, ES07 2100 3693 22 2200027214.

 

Inskripzioa: Epea 2018ko ekainaren 5ean amaituko da (asteartea da), arratsaldeko ordu bietan.

 

Nafarroako Xake Federakundean egin behar da (Iruñeko Kirol Etxean, Paulino Caballero, 13 – 2, Iruñea). Telefonoa: 948 22 96 20.

 

Posta elektronikoz ere egin daiteke, helbide honetan: info@fnajedrez.com. Edo faxez: 848 42 78 35.

 

Baita ere Nafarroako Xake Federakundearen web orrian jarritako bitarteko informatikoen bidez.

 

Epez kanpo talde bat onartzen bada, bigarren txandan hasiko da 0 puntuz.

 

Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan eta webgune honetako lehiaketen atalean.

📄 Documentos relacionados