Eguna: 2018ko ekainaren 9an, goizeko 10etan.
Tokia: Iruñeko Printzearen Gotorlekua gazteentzako egoitza (Goroabe kalea, 36).
Denbora: 5 minutuko partidak izanen dira.
Izen ematea: Epea 2018ko ekainaren 5ean (arratsaldeko ordu bietan) itxiko da. Asteartea da.
Nafarroako Xake Federakundean egin behar da (Iruñeko Kirol Etxean, Paulino Caballero, 13 – 2, Iruñea). Telefonoa: 948 22 96 20.
Posta elektronikoz ere egin daiteke, helbide honetan: info@fnajedrez.com. Edo faxez: 848 42 78 35.
Baita ere Nafarroako Xake Federakundearen web orrian jarritako bitarteko informatikoen bidez.
Epez kanpo jokalari bat onartzen bada, bigarren txandan hasiko da 0 puntuz.
Salneurria: Helduentzat, 5 euro.
Izena emateko epea itxi baino lehen ordaindu beharra dago. Bestela, jokalaria kanporatua izan daiteke.
Nafarroako Xake Federakundeak bi kontu korronte ditu:
• Sabadell Bankuan, ES04 0081 4363 09 0001031904.
• La Caixan, ES07 2100 3693 22 2200027214.
Txapelketan erabiliko den sistema: Suitzar sistema erabiliko da, horretarako nahiko jokalari badira. Jokalari gutxi baldin bada, Liga sistema erabiliko da. Multzoen bidez ere antola daiteke, beste sistemetarako jokalari gutxi edo asko baldin badira. Horren arabera, Torneoko zuzendariak erabakiko du.
Zehaztasun gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan eta "LEHIAKETAK" atalean.