Apirilaren 13tik maiatzaren 25era lehiatua izan zen 2018ko Udaberriko Txapelketa. 60 minutuko partidak izan ziren, gehi 30 segundo jokaldiko. Torneoko 2 partida Iruñeko Etxabakoitz Kirol Elkartean, eta 5 Iruñeko Printzearen Gotorlekuan jokatu ziren.
Sergio Anguas Fanlok 39 urte ditu. Burlatako Mikel Gureako jokalaria da. Lehenengo zerrendaburua zen. Faboritoetako bat zen, azken boladan partida gutxi jokatu duen arren. Lehenengo txandan Iñigo Ayucarren aurka galtzean, aukera gutxirekin geratzen zela zirudien. Oker zegoen hori pentsatu zuena: Berpiztu eta azkenean torneoko garailea izan da.
Atzetik aurrera joanik, bideak samurragoa dirudi, baina bere azkeneko bi aurkariak goi mailakoak izan dira garai honetan: Cristian Atipov eta Juan Labiano jokalari gazteak, kalitatea soberan erakutsi dutenak. Bien aurka puntu eta erdia lortuta, Sergio Anguasek bere belaunaldiaren ohorea salbatu du.
Cristian Atipov Hadzhievek torneo ona egin du. Sergio Anguasen aurka galtzeak, puntu erdiko atsedena hartzeak eta erabilitako ezberdinketa sistemak bigarren postuan kokatu dute. Bost partida irabazi ditu.
Gregorio Sola Plaza hirugarren geratu da, soilik 5 partida jokatuta (seigarren txandan 0 puntu jaso zuen). Lau garaipen eta berdinketa bat (Angel Luis Martin Fitoren aurka). Balantze ona, baina partida gogorrak jokatu gabe.
Cristian Atipov Hadzhiev izan zen 18 urtez azpiko jokalaririk onena, Pablo Fuertes Cirauqui 12 urtez azpiko onena, Lucia Fernandez Villameriel emakumerik onena eta Joseba Otano Villanueva jokalari beteranorik onena.
Hamar parte hartzaile galdu ditu torneoak urte batetik bestera. Hala ere, 44 jokalariko kopuruak garrantzitsua dirudi, aurrera segi dezan.
Sailkapen osoa kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan