NAFARROAKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETAKO FASE FINALA
Pablo Urriza Iricibarrek arantza atera du. Bi urtez Mikel Ortega Lopez eta Luis David Jimenez Almeidaren itzalpean gelditu ondoren, bizkarrean zuen bere ezaugarri nagusia alboratu du: Maila handiko jokalaria, baina palmares urrikoa.
Orain 2.260ko eloa lortu du, baina horrez gain, Nafarroako xakean errege berria bihurtu da. Oso erraz, gainera. Bost partidatan garaipena lortu ditu eta beste bitan zailtasun handirik gabeko berdinketa. Iñigo Ortin izan da bere mehatxu bakarra azkeneko txandan, baina kontrolpean mantendu du. Orvinako taldean jokatzen du.
Ainhoa Ortin Blanco emakume txapeldunaren titulua lortu du. Ez da bere txapelketa izan. Lehenengo bi partidetan galdu egin zuen eta hurrengo lauetan irabazi ondoren, azkenekoan ere galdu zuen. Laugarren zerrendaburua izanik, eloko 76’40 puntuko galera ekarri dio horrek eta hamabigarren postua besterik ez lortzea. Hala ere, emakumeen titulua arazorik gabe irabazi du. Leyre Abrisqueta izan da hurbil ibili zaion bakarra.
Iñigo Ortin Blanco bere neba baino hobeto aritu da. Biak dira Tuterako Santa Ana taldekoak. Azken partidara arte borrokatu da tituluaren bila. Azkenean, bigarren eta 18 urtez azpiko txapeldun geratu da, eloan 3’20 puntu galduta ere.
Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan