AJEDREZ Hace 7 años

Tximista Xakeko Nafarroako Taldekako Txapelketako Kronika

Tximista Xakeko Nafarroako Taldekako Txapelketako Kronika

DONIBANE KIROL ELKARTEAREN LAUGARREN GARAIPENA, ZAZPI URTEETAN

 

Talde asko eta kalitate ez gutxi txapelketa honetan. Taldeak ongi hornituak joan ziren tituluaren bila. Garaipenak benetako balioa izan zuen, alde horretatik. Ez zen batere erraza.

 

Roi Reinaldo Castiñeira, Luis David Jimenez Almeida, Borja Zamarbide Iñarrea eta Jose Manuel Lopez Orois jokalariek lauko indartsua osatzen dute. 56 puntuetatik 47,5 eraman zituzten. 8,5 besterik ez zuten utzi bidean.

 

Antsoain A taldeak ere maisu handi bat zuen buru: Mikel Huerga Leache. Bere lana eta gainontzekoenak bigarren postura eraman zuten. Aitor Huarte Zozaya, Andres Malon Insausti eta Alvaro Garisoain Ardanaz izan ziren maisuaren lana osatu zutenak. Antsoain taldea sortu zenean, etorkizun ona aurreikusten zitzaion. Bere garapena azkarra eta nabarmena izan da. Denbora gutxi behar izan du Nafarroako elitean dagoela erakusteko. Hiru puntu besterik ez ziren izan Antsoain A-ren eta Donibane A talde oso indartsuaren artean.

 

Maisurik gabe, baina Nafarroan maila oso ona erakutsi duten jokalari ezagunekin agertu zen Oberena A. Liderra 4 puntura geratu zitzaien Jose Miguel Ugalde Ezkurra, Jesus Javier Cortes Bueno, Pedro Viñal Gutierrez, Javier Yaben Muñoz eta Javier Habans Aguerrea jokalariei. Oberena itzalita ibili da urte batzuetan, baina berpiztuta dirudi orain.

 

Orvinaren laugarren postua ere ez zen txarra izan, ia figurarik gabe aritu baitzen. Bere jokalariak beti lehiakorrak dira eta Oberenatik 4,5 puntura geratu zen. Ardura hori Ignacio Soriano Ascaso, Adolfo Ruiz Anton, Esteban Garraza Obaldia eta Mikel Ochoa Aldaz jokalariek hartu zuten.

 

Mikel Gurea A taldearen jarduna ez zen hain distiratsua izan. Bosgarren postua, hein batean, porrot moduan har daiteke. Orvinatik 4,5 puntura geratu zen. Odei Lerendegui Lasa, Aitor Martinez Ayesa, Pedro Forjan Jimenez, Angel Vilchez Gonzalez eta Alex Pedchenko Zhilkov jokalariek oso talde sendoa osatzen dute. Gehiago egitea espero zitekeen haiengandik. Iaz oso talde ezberdina ez zen, txapeldun geratu zenean.

 

Estatistikei begiratuta, azkeneko zazpi urteetan Donibane taldearen laugarren garaipena izan da. Orvina eta Oberenaren parean jarri da, azken urteetako historialean.

 

AZKENEKO SAILKAPENA

 

    1) Donibane Kirol Elkartea A (Iruñea) – 47,5 puntu.

    2) Antsoain A – 44,5 puntu.

    3) Oberena A (Iruñea) – 43,5 puntu.

    4) Orvina (Iruñea) – 39 puntu.

    5) Mikel Gurea A (Burlata) – 34,5 puntu.

    6) Oberena D (Iruñea) – 32,5 puntu.

    7) Oberena B (Iruñea) – 30 puntu.

    8) Mikel Gurea B (Burlata) – 27,5 puntu.

    9) Oberena C (Iruñea) – 27,5 puntu.

    10) Antsoain B – 27 puntu.

    11) Donibane Kirol Elkartea B (Iruñea) – 26 puntu.

    12) Mikel Gurea C (Burlata) – 13 puntu.

    13) San Juan Txikis (Iruñea) – 12,5 puntu.

    14) Gazte Berriak (Antsoain) – 12 puntu.

    15) Mikel Gurea D (Burlata) – 3 puntu.

 

Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan

📄 Documentos relacionados