AJEDREZ Hace 7 años

Haizea Salvatierra Alzorriz, Euskadiko Txapeldunordea

Haizea Salvatierra Alzorriz, Euskadiko txapeldunordea

Haizea Salvatierra Alzorriz, Euskadiko Txapeldunordea
Haizea Salvatierra Alzorriz, Euskadiko txapeldunordea

MIKEL GUREAKO HAIZEA SALVATIERRA ALZORRIZ BIGARREN, ELOKO 38 PUNTU IRABAZITA

 

Argazkian, Haizea Salvatierra Alzorriz, pieza beltzekin

 

Eihartze Buiza Prieto bizkaitarra berriz nagusitu da eta dagoeneko palmaresean Ainhoa Barrio Ugidos harrapatu du: Hiruna titulu. Azkeneko 6 urteetan lortutakoak, gainera. Lehia horretatik kanpo dago orain Portugaleteko jokalaria, azkeneko bi urteetan ez baitu parte hartu. Bitartean, 18-19 urte inguruko Eihartze Buiza Prieto, Arrigorriagako Endroke xake taldekoa, goraka dabil, nahiz eta eloan azkenotan zerbait jaitsi (2.055 ditu orain).

 

Jokalari hau ezaguna da Nafarroan, zenbait torneotan jokatu duelako eta Nafarroan epaile lana ere egin duelako. Iruñean bizi da orain.

 

Burlatako Mikel Gurea taldeko Haizea Salvatierra Alzorrizek ongi utzi zuen nafarren ohorea, bigarren lekua eskuratuta. Dena den, hori pronostikoa betetzea izan zen, 1.621eko eloarekin postu hori eskuratzeko hautagai argia baitzen, Ehiartze Buiza lehenengo posturako zen bezala. Haizea Salvatierrak 15 urte izanen ditu urtea amaitzean.

 

Haizea Salvatierrak FIDE eloan 38,4 puntu irabazi ditu txapelketa honetan. Haizea Tornay gipuzkoarra, Maria Jesus Saez de Jauregui Suso arabarra, Maria Teresa Junquera Ciaurriz arabarra eta Irene Garcia Bolaños bizkaitarra gainditu zituen. Hirugarren txandan Eihartze Buiza Prieto garailearen aurka galdu zuen.

 

Hain zuzen ere, bigarren postua lortzeko erabakigarria izan zen azkeneko partida. Pieza beltzekin irabazi zion Irene Garcia Bolañosi eta hau hirugarren postuan geratu zen.

 

Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan

📄 Documentos relacionados