(ADISKIDETASUNAREN TALDEEN 2018ko EUSKAL ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA).
Data: 2018ko uztailaren 28an (larunbata).
Ordua: Goizeko 10etan.
Lekua: Arrano Elkartearen egoitza (Redin kalea, 2, Iruñea, Nafarroa).
Joko era: Lau jokalariko taldeak izanen dira parte hartzaileak.
Joko abiadura: 5 minutu.
Talde gonbidatuak: Euskal Zirkuituko talde guztiak eta Nafarroako talde guztiak.
Parte hartzeko baieztapena: 2018ko uztailaren 26ra arteko epea dago (osteguna da).
Telefono honetan egin daiteke: 630 54 40 26 (Joseba Otano). Baita ere posta elektroniko honetan: “josebaotano@ono.com”.
Lokalaren edukierarengatik apuntatzen diren lehenengo 13 taldeak soilik onartuko dira.
Ezberdinketa sistemak:
1) Sonnenberg.
2) Berdindutako taldeen arteko emaitza edo emaitzak.
3) Herbeheretako sistema.
Saria: Garaileak trofeoa jasoko du. Puntuak Euskal Zirkuiturako baliagarriak izanen dira.
Informazio gehiago kontsulta daiteke atxikita dagoen dokumentuan